Olentzero, coach lanetan

Share Button

 

Olentzero-coach

Imaginatzen al duzue Olentzero coach bezala aritzea? Ume gixajoak!!!! Imaginatu ume bat Olentzeroren magalean eserita Gabonetarako zer nahi duen kontatzen, eta Olentzerok honako galdera boteretsuekin erantzutea, “nahi” horretaz kontzientzia har dezan.

Zer da oparia zuretzat?
Zertarako nahi duzu?
Zer da gerta dakizukeen okerrena lortuko ez bazenu?
Nola dakizu lortu egin duzula?
Imaginatu jada oparia zure eskuartean duzula, nola sentitzen zara?
Zein izango zara lortzen duzunean?
Zeinekin ospatuko duzu?

Haur horren aurpegia nola geratuko litzaioke? Zer uste duzue? Usteak ustela diño esaera zaharrak. Hortaz, goazen froga egitera. Eta gure seme-alabei, ilobei, ikasleei, bilobei, lagun txikiei galdetuko bagenie? Mesede bat eskatu nahi dizuegu. Galde diezaiokezue ume bati emandako galdera-sorta eta haien erantzunak bidali abenduaren 24a baino lehen? Olentzerori eskatzen diogun oparia da. Gure Olentzero izan nahi al duzue? Gabonak desberdinak izan ditzagun, egin dezagun zerbait desberdina.

Erantzunak hona, mesedez: info@coachingfactory.es

oparia-eskuzabaltasuna

Oharra: irudi hau Pixabay katalogokoa da, non irudiak eta bideoak dohain eskaintzen dira egile-eskubiderik gabe eta CCo Creative Commons lizentziapean. Olentzeroren irudia Jaimehayde ilustratzailearena da, Gabonetarako doan jarri duen irudi-sortaren katalogokoa. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *